Txomin… zure izena esan eta malkoak irtetzen zaizkit.
Edertasunez abiatu ginen, eta edertasunari lotu genitzaion… eta horrek salbatu ninduela uste dut. Quicoren abestitik hasi, Lurren sentsitibilateak, Nerearen argazkiak, “Esku hutsik” elkartearen babesa (Maria eta Sonia) eta laguntza inkondizionala, osasungileen arreta humano, profesioanal eta ederra, eta lagunen begirada eta presentzia maitakorrarekin salbatu nintzen.
Min hori probetan sartu eta analizatzen dudanean, saiatzen naiz aztertzen zenbat pisu daukan nire nahiak, espektatibak, eta zenbat nire gorputzak eta zureak. Ez dizut iruzur egin nahi. Zintzoa izan nahi dut zurekin. Baina ezin dut ondoriorik atera. Nire gorputzean eta nire etorkizunean baitzeunden, eta nire gorputzetik joan zaren arren, nik hor sentitzen zaitut oraindik, eta faltan botako zaitut etorkizunean ere bai. 3ok faltan botatzen zaitugu, asko.
“Maitasunez ekarri eta maitasunez agurtuko duzue Txomin” esan zigun Nereak. Hitz horik izan ziren gure iparra. Bestela zoratuta nengoke.
Maite zaitugu, Txomin.